Elektrine lite

← Feed

Euskal WikiEmakumeok

WikiEmakumeok@mastodon.eus

<p>Euskarazko Wikipedian editatzen dugu, batez ere emakumeen biografiak sortu edo itzultzen ditugu</p>

Posts

  • View post

    &amp;quot;Eta euskal erresistentzian jarraitzeko ere jaio gara, marinela bere nabegaziorako sortu den bezala, eta burruka hori da egun libertateari eta giza duintasunari eman diezaiokegun onena&amp;quot;. Joseba Sarrionandia

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Julita Beraza Leibar (Anoeta, 1925– Mexiko, 2020) erraketista profesionala izan zena. Munduko txapelduna izatera iritsi zen. 24 urtez jokatu zuen Anoetarra, garai guztietako erraketista onenetarikotzat hartua izan da. Horren erakusle publikoak jartzen zizkion goitizenak: La Reina, La Única edota La Venus Rubia. https://eu.wikipedia.org/wiki/Julita_Beraza

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Xole Aire (Urepele, 1973) Urepeleko auzapeza eta artzaina. https://eu.wikipedia.org/wiki/Xole_Aire

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Idoia Beratarbide Arrieta (Oiartzun, 1977) artista eta ilustratzailea.[1] Ilustratzaile lanaz gain, hainbat zeregin bete ditu kulturgintzaren barruan: Errenteriako Mikelazulo kultur elkarteko kudeatzaile eta eragile izan zen; Edo! argitaletxean editore lanak egin zituen; Metrokoadroka kolektiboaren bultzatzaile eta taldekide da eta honen baitan aktore, koordinatzaile, diseinatzaile eta arropa egile lanak egin ditu. https://eu.wikipedia.org/wiki/Idoia_Beratarbide_Arrieta

  • View post

    Gaurko egunez hil zen Doris Benegas Haddad (1951, Caracas – 2016 Valladolid) euskal herritar abokatua eta ezkerreko militante bat izan zen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Doris_Benegas

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Matxalen Bezos Arketa (Barañain, 1994) irakaslea eta idazlea, poeta. https://eu.wikipedia.org/wiki/Matxalen_Bezos_Arketa

  • View post

    Eiffel dorrearen lehen solairuaren azpian, Frantziako 72 gizonezko zientzialari, ingeniaria eta matematikarien izenak daude erliebean idatzita, haien ekarpen zientifiko eta teknikoak omentzeko. 2026an, dorrean emakume zientzialari ospetsuen beste 72 izen gehitzeko proposamena aurkeztu zen. Euskal WikiEmakumeok 72ak ekarri ditugu @euwikipedia|ra https://eu.wikipedia.org/.../Eiffel_dorreko...

  • View post

    RE: https://mastodon.eus/@anagalarraga1/117007363092533637 https://eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Tharp

  • View post

    Gaurko egunez 1749an Ijitoen Sarekada Handia Espainian, Fernando VI.a erregeak aginduta. Erresumako ijito guztiak atxilotu eta lan esparruetan preso izan zituzten. 1765ean askatu zituzten azkenak. https://eu.wikipedia.org/wiki/Ijitoen_Sarekada_Handia

  • View post

    Gaurko egunez 1936an, Izkon, bortxatu eta ondoren fusilatu egin zituzten: Adela Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1886). Asunción Campaña Ortiz, nafar etxekoandrea (j. 1869). https://eu.wikipedia.org/wiki/Adela_Campa%C3%B1a_Ortiz https://eu.wikipedia.org/.../Asunci%C3%B3n_Campa%C3%B1a... Argakia: Lotiko hilerri klandestinoa Ver menos

  • View post

    Gaurko egunez hil zen 2013an Felipa Domínguez Taguada, Gurutze Gorriko erizain eta miliziano komunista gipuzkoarra. https://eu.wikipedia.org/wiki/Felipa_Dom%C3%ADnguez_Taguada

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Beatriz García Markaida (Sestao, 1996) euskal fisikari, fisikari kuantiko eta zientzialari konputazional kuantikoa. https://eu.wikipedia.org/wiki/Beatriz_Garc%C3%ADa

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen 1922an Micaela Portilla, XX. mendeko Euskal Herriko antropologo eta historialarien artean garrantzitsuenetakoa, Gasteizen (h. 2005). https://eu.wikipedia.org/wiki/Micaela_Portilla

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Elena Irureta Azanza (Zumaia, 1955 ) euskal aktorea da. 2023ko urrian Euskal Zine Bilerak Begirada saria eman dio Ane Gabarainekin batera, ikus-entzunezkoen alorrean egindako ekarpenengatik. https://eu.wikipedia.org/wiki/Elena_Irureta

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Itsaso Larramendi Elexgaray (Bilbo, 1990) euskal arkitektoa da, &amp;quot;Aldiri. Arkitektura eta abar&amp;quot; aldizkariko dinamizatzaileetako bat eta erredakzio kontseiluko kide 2016az geroztik. Ordutik TIPI kooperatiban ere ari da, parte-hartze eta berdintasun proiektuen zuzendaritzan eta egikaritzan. Hirigintzaren potentzial politikoa lantzen du, bertan bizi diren pertsonentzako hiri-inguruak hobetzearren. https://eu.wikipedia.org/wiki/Itsaso_Larramendi

  • View post

    Trataren kontrako eguna

  • View post

    Durangoko Euskal WikiEmakumeok asteroko hitzordua Andragunean. 12.280 emakume ekarri ditugu @euwikipedia|ra GenerOrekatik gero eta hurbilago gaude. Erdu, txiri-txiri lortuko dugu gure helburua.

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Rosario Teodora Artola Elizetxea (Donostia, 1869 - 1950) euskal idazle izan zen, XIX. mendean euskaraz idazten hasitako lehen emakumeetako bat. https://eu.wikipedia.org/wiki/Rosario_Artola

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Lina Huarte (Ororbia, Nafarroa, 1928 – Madril, 2017, soprano lirikoa izan zen, opera eta zarzuela lan ugaritan abeslari aritu zena. Maitane Azurmendiren ilustrazioa https://eu.wikipedia.org/wiki/Lina_Huarte-Mendikoa

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Iratxe Esnaola Arribillaga (Zarautz, 1981) informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea da. Software librearen defendatzailea, hainbat herri-ekimenetan parte hartu du: esaterako, PuntuEus proiektuko koordinatzailea izan zen. Olaso Dorrea Fundazioko lehendakaria da.Hainbat hedabide eta elkarteren kolaboratzailea ere bada informatikako gaietan. https://eu.wikipedia.org/wiki/Iratxe_Esnaola_Arribillaga

  • View post

    Gaurko egunez hil zen Gurutzi Arregi Azpeitia (Lemoa, 1936- Zornotza, 2020) bizkaitar etnografoa izan zen. Etniker eta Labayru erakundeetan lan egin zuen (hasieratik, sortzaileen taldekoa izan baitzen); eta Euskal Herriko Atlas Etnografikoa koordinatu zuen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Gurutzi_Arregi_Azpeitia

  • View post

    Gaurko egunez jaio zen Olatz Arregui (Donostia, 1999) eslalon modalitatean piraguismoan lehiatzen den kirolaria da. Zilarrezko domina irabazi zuen 2023ko Eslalongo Munduko Piraguismo Txapelketan, taldeko K1 proban https://eu.wikipedia.org/wiki/Olatz_Arregui

  • View post

    Lurdes Totorikaguena wikikariak Amalia Ercoli-Finzi (Gallarate, 1937) italiar irakasle, ingeniari eta astrofisikaria ekarri du Euskarazko Wikipedia|ra IAmaia ingeniaritza aeroespazialeko nazioarteko aditurik handienetako bat da, NASAko, ASIko eta ESAko aholkularitza zientifikoa eta Rosetta zunda espazialeko SD2 tresnaren ikertzaile arduradun nagusia https://eu.wikipedia.org/wiki/Amalia_Ercoli-Finzi

  • View post

    Jose Intxausti Durangoko wikilariak Nelly Roussel (Paris, 1878– Rueil-Malmaison, 1922) librepentsalari, anarkista eta feminista izan zena ekarri du Euskarazko Wikipedia|ra. Europan jaiotza-tasa kontrolatzea defendatu zuen; horrez gain, Europako sistema kapitalisten barruan emakumeen eta amatasunaren aldeko zenbait neurri aldarrikatu zituen. Xarma handiko hizlaria zen; ezaguna zen, bere ahots leun baina, aldi berean, irmoarekin, jendea erakartzeko zuen gaitasunagatik. https://eu.wikipedia.org/wik...

  • View post

    Mamen Ondarroako wikilariak Marie Hammer (Kopenhage, Danimarka, 1907-2002) daniar zoologo eta entomologoa izan zena ekarri du Euskarazko Wikipedia|ra. Mariek Oribatidoen 150 genero berri inguru eta ia mila espezie berri aurkitu zituen, eta bere ikerketak kontinenteen jitoaren ondoriozko espezieen sakabanaketa frogatu zuen. https://eu.wikipedia.org/wiki/Marie_Hammer

  • View post

    Esti Artetxe Ondarroako wikilariak Lana Corujo (Lanzarote, 1995) Kanarietako idazle eta ilustratzailea ekarri du Euskarazko Wikipedia-ra. Lana, 2013an, 18 urterekin Lanzarote utzi eta Madril eta Parisen egin zituen ilustrazio ikasketak. Ilustrazioan eta diseinuan trebatu zen Arte 10 Eskolan eta publizitate agentzietan lan egin zuen hainbat urtez Madrilen https://eu.wikipedia.org/wiki/Lana_Corujo

  • View post

    Euskal WikiEmakumeok proiektuaren aurkezpena Ondarroako Etxelila Ondarruko Emakumin Topaleku-n

  • View post

    Gaurko egunez hil zen Francisca Sarasate Navascués (A Coruña, 1853- Iruñea, 1922) nafar idazlea izan zen, Pablo Sarasate biolinistaren arreba. Liburuak Francisca Sarasate de Mena gisa sinatzen zituen, bere senarraren abizena ere erabiliz. https://eu.wikipedia.org/wiki/Francisca_Sarasate

  • View post

    Gaurko egunez hil zen 2015ean Juncal Ballestín, arabar margolari eta irarlea (j. 1953). https://eu.wikipedia.org/wiki/Juncal_Ballest%C3%ADn

  • View post

    Gaurko egunez